XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Instituzioak

AEKren historiari dedikatutako atalean herri mugimendua eta Euskal Autonomi Elkarteko instituzioen arteko harremanen inguruko zenbait gertaerez aritu gara.

Hona hemen gertaerarik aipagarrienak:

- HABEren sorrera 1981an, AEK erakunde publiko ofiziala bihurtzeko EKNko ordezkarien hasierako asmoa baztertuz.

- HABESEA legearen onarpena 1983an, AEKk legearen desegokitasuna orduan eta egun salatzen duela.

Lege hau indarrean ipintzeak eta bere garapenak ondorio latzak ekarri dizkiote AEKri (ekonomikoak batez ere).

Gertaera bi hauek direla eta, alde batetik AEKren, eta beste aldetik Eusko Jaurlaritza eta HABEren arteko harremanen historia enfrentamenduaren historia izan da.

Alde biek pretenditu izan dute herriaren benetako ordezkariak izatea.

Enfrentamendu honetan Jaurlaritzak leporatu dio AEKri politikoki baino ez jokatzea, AEKren atzetik politika interesak daudela argudiatuz.

AEKk salatu du Jaurlaritzaren berreuskalduntzerako gogo eta politika eza eta herri mugimenduarekiko jarrera erasokorra.

Enfrentamendua ez da akusazioetara mugatu.

Jaurlaritzak, berezko helduen alfabetatze euskalduntzerako erakundeaz hornitua, udal euskaltegien hedapenean bere politika burutu du.

HABEren menpeko ez diren arren, udalenak baizik, udal euskaltegiak HABEren helduen irakaskuntza politikaren ondorio eta tresna direla esan dezakegu.

Udal euskaltegien hedapenak arazoak ekarri dizkio AEKri, konpetentzia handia suposatu baitio.

AEKko euskaltegiak eta udal euskaltegien arteko harremana ez da elkarlanarena, konpetentziarena baizik, aurretiaz azaldutako guztiagatik.

HABEren sorrera dela, HABESEA legearen onarpena eta garapena dela, udal euskaltegien hedapena dela, AEK eta instituzioen arteko harremana gatazkatzat jo dezakegu.

Helduen euskara irakaskuntzan, beraz, bi proiektu nagusi dago, instituzioena eta herri mugimenduarena, eta proiektu biak enfrentatuta daude egun.